XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Zure senargeya iltteko ustiaz egon dira, baña zeure negar ta eskabidiakaz errukittu-da nire senarra: zeuri zor deutsu bada, senargei orrek bere bixi-ixatia.
Ordu onian etorri ziñian, ene alabachuba; egun batzuk geruago, ilda topauko zenduban.
-¡Ai neure andra maittia! ¡Jaungoikua'k aurkestu nau bada alik-ariñen zure senarragana, neure alegiñak egittera!.
- Bai Jule, olanche ixan-da, ta zuk, beñipein, lortu dozu nai ixan dozuna.
Pozik geratzen naz gertaera orregaz, ta agur orain urrengorarte.
- Agur, neure andra ona; aginddu dazu beti; nik lagundu aldotzudan gauzetan.
Estu eguan Jule, albista orrek Sabas'i erazagutuarte.
Bijaramonian juan zan, Sabas katigu eguan echaguntzara; gudularijak ichi eutsen beragaz berba egitten, eta albuan egozanak adittu ezeyen, euskeraz ageri eutsazan albista barri guztijak.
Pozgarri andijak ixan ziran Sabas'entzat Jule'ren albista onak, ilgo ebela uste ebalako: bai, ilgo ebela eukan siñismenak, lanak egin ebazan bere gorputzian eta osasunian; naibage asko ta estutasun gogorrak igaro ebazan bere gogamen itzalakaz, ta guztiz argal eta zurbildurik jarri zan katigutu ebenik arreskero.
Sabas'i albista barrijak erazagutzen: juan-orduko, ugasabak esaeutzan Jule'ri:.